factograf
EU
Sign in

Svalbard-eko kokaleku meatzaria

Barentsburg

Barentsburg

Key facts

biztanleria471
azalera2km²
honako hau dadisputatutako lurralde, herri
estatu burujabeNorvegia
sorrera data1920
itsas mailaren gainetiko altuera179m
All data from the card 11
Herrialdea
Norvegia
Eskualdea
Svalbard
Izen ofiziala
Barentsburg
Jatorrizko izena
Barentsburg
Posta kodea
9178
Koordenatuak
78°03′54″N 14°12′58″E / 78.065°N 14.216°E
Azalera
2 km²
Altitudea
179 m
Biztanleria
471 (2015)343 (2025eko uztailaren 1a)
Dentsitatea
236 bizt/km²
Sorrera
1920ko hamarkada

Barentsburg (errusieraz: Баренцбург) Svalbard uhartedian (Norvegia) dagoen bigarren bigarren kokaleku handiena da. Errusiako Arktikugol enpresaren kokaleku meatzaria izanik, dituen 471 biztanleetatik gehienak errusiar eta ukrainarrak dira.

Geografia

Klima

    Datu klimatikoak (Barentsburg)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 6.8 5.6 4.1 5.3 9.9 14.6 20.3 17.5 12.1 8.5 6.8 5.9 20.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −9.1 −9.4 −9.4 -6.4 -1.1 4.0 8.4 7.2 2.9 −2.6 −5.1 −7.4 −2.3
Batez besteko tenperatura (ºC) −12.1 −12.7 −12.4 −9.7 -3.3 2.2 6.0 5.1 1.0 −4.7 −7.6 −10.5 −4.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −15.2 −15.7 −15.5 −12.1 -5.1 0.8 4.4 3.6 -0.4 −6.6 −10.1 −12.9 −7.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −37.1 −39.3 −39.8 −31.3 −22.5 −9.2 -0.7 -3.5 −12.0 −27.1 −29.3 −37.3 -39.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 61 50 56 44 28 21 25 35 54 56 59 63 552
Euri egunak (≥ 1 mm) 2 1 2 1 3 10 17 16 12 4 3 2 73
Elur egunak (≥ 1 mm) 24 20 22 20 20 10 1 3 14 22 23 24 203
Hezetasuna (%) 77 77 77 77 79 81 81 82 81 77 77 77 79
Iturria: Pogoda.ru.net

Historia

Willem Barents esploratzaile herbeheretarraren izena daraman kokaleku hau, herbeherear meatzari herri modura sortu zen 1920ko hamarkadan. 1932an, errusiar estatuaren jabegoa den Arktikugol enpresari saldu zioten, eta ordutik berau da Barentsburg-eko jabe.

Ekonomia

Ikatz meatzaritza da kokalekuko jarduera ekonomiko nagusia, zeina nagusiki Ipar Europako erosleei saltzen zaien. Turismoa ere garapen bidean dago. Kokalekua Errusiaren menpe dago janaria, monetaz eta gainontzeko beharrez hornitzeko.

Estatus administratiboa

Nahiz eta Svalbard Norvegiaren jabetza izan, 1920ko Svalbardeko itunak, herrialde sinatzaileetako hiritarrei eskubide bera ematen die baliabide naturalak ustiatzeko. Errusia, Norvegiarekin batera, dira gaur egun Svalbard-en meatzaritzan aritzen diren herrialde bakarrak. Errusiar kontsulatua dago Barentsburgen, mundu osoan iparralderen dagoen egoitza diplomatikoa. Barentsburg-ek dena den, posta-helbide eta telefono zenbaki norvegiarrak ditu.

Azpiegiturak

Longyearbyen eta Barentsburg arteko distantzia 55 km-takoa da, baina ez dago bi kokalekuak lotzen dituen errepiderik. Bien arteko garraioa gehien bat itsasontziz, elur-motorrez eta helikopteroz egiten da. Heliportu bat dago Barentsburg-etik 4 km iparraldera (NAZE kodea: ENBA). Ikatza itsasontziz garraiatzen da. Portua Barentsburg erdian dago kokaturik.

Argazki galeria

Barentsburg airetik
Barentsburg airetik
Ikatzari monumentua
Ikatzari monumentua
Errusiar kontsulatua
Errusiar kontsulatua
Barentsburg, kaietatik ikusita
Barentsburg, kaietatik ikusita
Iparralderen dagoen munduko bigarren Leninen estatua (iparralderen dagoena Pyramidenen dago)
Iparralderen dagoen munduko bigarren Leninen estatua (iparralderen dagoena Pyramidenen dago)
Ulitsa Ivana Starostina, kokalekuko kale nagusia.
Ulitsa Ivana Starostina, kokalekuko kale nagusia.
6 images

Read next

In 41 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article