Bab El Kantra zubia (arabieraz: جسر القنطرة), Konstantinan dagoen zubia da, Rhummel ibaiko arroilaren gainean. Zubi hau hiriko sarrera nagusia izan da eta hiria hartzeko erasoak bertatik bideratu izan dira historikoki.
Arabierazko El Kantara (الكنترة) izenak "zubia" esan nahi du. Bab El Kantra izenak "zubiko atea" esan nahi du.
Historia
1185ean zubi erromatar guztiak eraitsi zituzten. El Kantara zubia soilik berreraiki zuten. 1304an berriz bota zuten.
1771 eta 1792 artean Salah Bey otomandar agintariak urbanizazio lanak eta meskiten eraikuntzak bultzatu zituen eta erromatar zubiaren hondarren gainean Bab El Kantra zubia eraiki zuen. John Beasley Greene arkeologoak 1856an ateratako argazkietan ikusten da bi solairutan kokaturiko arkuek eusten zutela zubia. Zubiaz gai akueduktoa ere bazen. Hurrengo urtean ordea frantziar armadak egindako erasoan zubia behera erori zen. 1863an burdinezko arku-zubi bat eraiki zen.
XX. mendearen erdialdera zubiaren zati bat erori zela ikusita berriztatze lanak egin ziren eta 1952an hormigoizko zubia eraiki zen.
Deskribapena
Zubiak 128 metrotako luzera eta 14 metrotako zabalera ditu. Errepideaz gain oinezkoentzako pasabidea ere badu.
Lau arku ditu, handienak 57,4 metrotako luzera du. Zubitik azpian dagoen ibaira 125 metrotako altuera dago.
