factograf
EU

BIBSYS

Key facts

sorrera data1972
honako hau daerakunde autonomo, lineako datu-base
estatu burujabeNorvegia
All data from the card 4
Mota
erakunde autonomoa eta lineako datu-basea
Herrialdea
Norvegia
Sorrera
1972
Desagerpena
2018ko urtarrilaren 1a

BIBSYS Norvegiako Hezkuntza Ministerioak sortutako eta antolatutako erakunde administratiboa da. Bere helburu nagusia hezkuntzarekin eta ikerketarekin lotutako datuak eta zerbitzuak eskaintzea da. Eskaintzen dituzten informazioak, neurri handi batean, bibliotekonomiarekin eta, orokorrean, liburutegien gestioarekin lotutakoak dira. Beste arlo bat aisialdiarekin lotutako datuak dira.

Antolaketa

Formalki BIBSYS Trondheimen dagoen Zientzia eta Teknologiako Norvegiako Unibertsitatearen unitatean kokatzen da. Zuzendaritza, bestetik, Norvegiako Hezkuntza Ministerioak izendatzen du. Halaber, DataCitek Norvegian duen ordezkaria da eta horrek hezkuntza instituzioen arteko objektuen identifikatzaile berak erabiltzea ahalbideratzen du.

BIBSYSek Norvegiako hogei inguruko unibertsitateekin, Norvegiako Liburutegi Nazionalarekin eta beste ikerketa instituzioekin kolaboratzen du.

Historia

BIBSYS erakundea 1972an sortu zen. Hasieran Norvegiako Zientzien eta Letren Errege Elkarteako liburutegiaren eta Norvegiako Teknologia Institutuaren arteko kolaborazio proiektua bezala. Helburua bibliotekonomiaren barruko errutinak automatizatzea zen. Ondoren, bere funtzioak zabaltzen joan ziren, sistema nazionala osoarentzako errekurtsoa izateko, baita ere liburutegien erabiltzaileentzako.

Read next

In 47 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article