factograf
EU
Sign in

jaurtigaia

Azagaia

Azagaia

Azagaia arma jaurtigarri primitibo eta arin bat da eskuarekin (xabalina bezala) edo bultzagailu baten laguntzaz jaurtitzen dena. Hitza arabierazko az-zaāyah transkribatua, berbere-zagayatik eratorria da.

Garai historikoetan

Madagaskarreko Betsileo jendearen XIX. mendeko bi azagaia, egurrez eta burdinez eginak. Gustave Julien bilduma, Tolosako museoa.
Madagaskarreko Betsileo jendearen XIX. mendeko bi azagaia, egurrez eta burdinez eginak. Gustave Julien bilduma, Tolosako museoa.

Lantza motz mota bat da, jaurtitzeko erabiltzen dena, xabalina baino astunagoa, eta punta hura baino garatuagoa duela. Afrikako herrien artean oso zabaldua dago.

Europako Historiaurrean

Madeleine aldiko modu aberatsean apaindutako azagaiak
Madeleine aldiko modu aberatsean apaindutako azagaiak
Madeleine aldiko oinarri arrakalatuko azagaia
Madeleine aldiko oinarri arrakalatuko azagaia
2 images

Mutur zorrotz eta gogorra (adar, hezur edo sukarrizkoa) izaten zuen, zurezko makil bat, eta, beharbada, azken zatian, luma batzuk ere hegaldia egonkortzeko, geziekin egiten den bezala.

Ehiztatzeko erabilitak. Goi paleolitoan zehar erabilitak 35000-11800. Hezurrak zerratuz lorten zen.

Orokorrean, arkeologoek, indusketetan aurkitzen duten arrasto bakarra, azagaiaren muturra da, zurezko makila, denborarekin, usteldu egiten baita. Arrazoi honengatik, azagaia hitza, arkeologian, arma osoari edo honen muturrari erreferentzia egiteko erabiltzen da, ezberdintasunik gabe.

Azagaiak, Europako Goi Paleolitoko ezaugarriak dira bereziki. Denborarekin, eboluzionatzen joan zirenez gero, posible da historiaurreko kultura ezberdinentzako eredu bereizgarri bat edo gehiago zehaztea:

  • Aurignac aldia: Oinarri arrakalatuko azagaiak eta losanjikoak
  • Gravette aldia: Oinarri alakatua duten azagaiak eta fusiformeak
  • Solutre aldia: Erdialdea lautua duten azagaiak (alakatuak eta fusiformeak ere badaude)
  • Madeleine aldia: Aurrekoekin batera, zirriztudun azagaiak agertzen dira (beharbada mikrolitoak sartzeko), oinarri adarkatudun azagaiak eta baita oso modu aberatsean apaindutako azagaiak ere.

Honela sailka daitezke:

  1. Oin-puntadun azagaia: Aurignac aldi hasiera (34000-30000). Azagaiaren punta, borobila eta lantzan sartuta alboko puntak.
  2. Azagaia losangikoa: Aurignac aldi aurreratua (30000-27000). Aurrekoa baino luzeagoa, eta erronbo forma.
  3. Azagaia isturiztarra: Gravette aldikoa (27000-21000). Aurrekoa baino lodi eta zabalagoa, alde batean triangelu bat osatzen du.
  4. Alaka bakuneko azagaia: Solutre aldia eta Madeleine aldia. (21000-11800), zeharka moztuta.
  5. Alaka bakun luzeko azagaia: Madeleine aldia. IV (14000-11800). Alaka erlatiboki luzeagoa.
  6. Oin sardexkatadun azagaia: Erdi Madeleine aldia, Goi Madeliene eta amaiera (14000-11800). Bi puntatxo ditu behealdean.
  7. Puntabiko azagaia,: apainduta, Madeleine aldia IV (13000-11800). Hiruki sekzioa du.
  8. Alaka biko azagaia: Azken Madeleine aldia (12800-11800). aldetik erronbo, aurretik zeharka moztuta, handiena

Kanpo estekak

  • «Azagaya». CER.es
  • HERRAMIENTAS DE LA PREHISTORIA: LAS AZAGAYAS PARA LA CAZA Tito Bustillo. Centro de arte rupestre.
  • Altuna,Jesús eta Mariezkurrena, Koro (2018) «Azagaia». Hezur landuak, apaingarriak eta arte higigarria Euskal Herriko paleolitoko historiaurrean Zurea eta denonda bilduma, 8. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza

Read next

In 22 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article