factograf
EU
Sign in

militar, Myanmar

Aung San

Aung San

Key facts

jaiotza data1915(e)ko otsailaren 13(a)
heriotza data1947(e)ko uztailaren 19(a)
jarduerapolitikari, militar, heroi nazionala
heriotza lekuaYangon
ezkontideaKhin Kyi
karguaDefentsa ministroa
All data from the card 15
Jaiotza
Natmauk (en) , 1915eko otsailaren 13a
Herrialdea
Myanmar
Heriotza
Yangon, 1947ko uztailaren 19a (32 urte)
Hobiratze lekua
Martyrs' Mausoleum (en)
Heriotza modua
giza hilketa
Ama
Suu
Ezkontidea(k)
Khin Kyi
Seme-alabak
ikusi Aung San OoAung San Suu Kyi
Haurrideak
ikusi Ba Win
Heziketa
University of Yangon (en)
Jarduerak
politikaria, militarra eta heroi nazionala
Jasotako sariak
ikusi Eguzki atera berriaren ordena
Gradua
maior jeneral
Parte hartutako gatazkak
Bigarren Mundu Gerra
Alderdi politikoa
Anti-Fascist People's Freedom League (en)

Bogyoke Aung San (birmanieraz: ဗိုလ်ချုပ် အောင်ဆန်း; Natmauk, 1915eko otsailaren 13a - Rangun, 1947ko uztailaren 19a) birmaniar buruzagi iraultzailea izan zen. Myanmarko armadaren sortzailea izan zen eta Nazioaren Aitatzat hartzen da.

Britainiar botere kolonialarekin amaitzeko eta Birmaniaren independentzia lortzeko borrokatu zuen. Antiinperialista izan zen eta gaztetan sozialismoa eta komunismoa ikasi zituen. Ondoren, japoniar panasianismoaren alde egin zuen eta bere armadarekin bat egin zuen. 1938an Thakin Elkartearekin bat egin zuen eta Birmaniako Alderdi Komunista eta Birmaniako Alderdi Sozialista sortu zituen.

Bigarren Mundu Gerran japoniarren alde egin zuen eta Birmaniako gobernu txotxongiloan Gerra ministro izan zen. Gerraren azken etapan Aung San-ek bandoa aldatu eta japoniarren aurka borrokatu zuen.

Birmaniako independentzia negoziatu zuen Clement Attleerekin eta gobernu kolonialeko lehen ministro izan zen 1946tik 1946ra. 1947ko hauteskundeak irabazi zituen eta bere kabinetearekin batera hil zuten Independentzia eguna baino lehentxeago.

Aung San Suu Kyi bere alaba da.

Read next

In 58 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article