Astazaldia edo gapirioa teilatuari malda ematen dioten solibetako bakoitza da, binaka jartzen direnak bi isuriko teilatuetan. Haren gainean latak eta teilak ipintzen dira.
Zenbait lekutan zentzu zabalagoa ere ematen zaio, etxearen teilatuko hegal osoari horrela esanez.
Gapirio hitzaren jatorria capreus (ahuntza) latina da. Aldaerak: kapirio, kapiloi, gapio, gapiru, kapilio, kapeiru, kapillu, kapiron, kapilon, kapiru, kaprio, kapirixo...
