Aroma Arratzua-Ubarrundia aldean egon zen herri bat izan zen, gaur egun herri hustua.
1025. urteko Donemiliagako goldean, dokumentatzen da, Aroma gisa. Moio, Langara Ganboa eta Zuhatzu Ganboa herrien artean egon zen.
XIII. mendean-edo herria hustu zela pentsa daiteke, zeren 1257. urteko dokumentu batean, espero zitekeen tokian ez zen aipatzen.
Kokapena
Gaur egun Aroma herri hustua Uribarri Ganboako urtegiaren uraren azpian datzalala pentsatu dute batzuek.
GeoEuskadin Aroma izeneko herrixka bat markatuta dago, "Aromako herriska" (sic) bat markatu dute Marietatik iparraldera, Beraza eta Errieta erreken artean. Ondare-elementu arkeologikoa dela adierazten da. OpenStreetMapen ere markatuta dago Aromaren kokapena.
Aroma Marietatik iparraldera dagoen herrixkaren hondakinekin, ondare-elementu arkeologikoarekin, identifikatu egin da.
_2.jpg?width=1280)