factograf
EU
Sign in

udalerri italiako

Apricale

Apricale

Key facts

biztanleria626
azalera19,94km²
honako hau daItaliako udalerri
estatu burujabeItalia
hiriburuaApricale
itsas mailaren gainetiko altuera291m
All data from the card 18
Herrialdea
Italia
Probintzia
Imperia
Eskualdea
Liguria
Alkatea
Roberto Pizzio
Izen ofiziala
Apricale
Posta kodea
18035
ISTAT kodea
008002
Herriburua
Apricale
Koordenatuak
43°52′50″N 7°39′38″E / 43.880533°N 7.660483°E
Azalera
19,68 km²
Altitudea
291
Mugakideak
Bajardo, Dolceacqua, Isolabona, Perinaldo, Pigna, Rocchetta Nervina, Sanremo eta Castel Vittorio
Biztanleria
626 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea
29,11 bizt/km²
Telefono aurrizkia
0184
Katastro kodea
A338
Sailkapen sismikoa
3s (Txiki-ertaina)
Matrikula
IM

Apricale Italiako hiri bat da, Liguria eskualdeko Imperiako probintzian dagoena eta 573 biztanle dituena.

Apricale Italiako herririk ederrenak deritzon taldearen barnean dago, eta Touring Club Italiano izeneko klubak ematen duen Bandiera arancione edo bandera laranja du.

Lurraldea

Bere lurraldea bi zatitan banatua dago, eta kostalderik gabeko herria da.

Geografia fisikoa

Erdi Aroko herrigunea Bordigheraren barnean dago, Merdanzo ibaiaren aranean, Nervia ibaiaren ibaiadarra dena, Mendebaldeko Riviera Liguriarraren kostaldetik 13 kilometrora. Bere hondoan 1299 metroko altuera duen Bignone mendia ikus daiteke. Hiriburutik 52 kilometrora dago.

Apricale Comunità Montana Intermeliako kide da 2009ko urtarrilak 1etik, mendi komunitate honen berrantolamendu diziplinarekin, 2008ko uztailak 4ko 24. zenbakiko Eskualde Legearen bidez arautua eta 2009ko urtarrilak 1etik indarrean dagoena, udalerri hau estatu barneratua da, nekazaritza, baso eta landagarapena eta mendietako suteen aurkako funtzio administratiboak delegatuz.

Historia

Herri honek bere jatorria, dirudienez, Brontze Aroan du, Pian del Re (tokiko dialektoan Cian deu Re) izeneko gunean aurkitu diren hilobiei esker. Ofizialki, herria X. mendean sortu zuten Ventimiglian jatorria zuten kondeek, 1276 ondoren Doria familiara pasatuz, Dolceacquako jaunak zirenak.

1267an euren lehen estatutua onartu zuten,, Liguria osoko antzinakoenetako bat, independente bihurtu zenean konstituzio bidez hiri-estatu bihurtuz. 1573an Monakoko Grimaldi familiak tokiko gaztelua suntsitu zuen, aurretik Doria familiak eraiki zuena, barne gerra eta borrokak soraraziz. 1794ko frantziar inbasioa jasan zuen Napoleon Bonaparteren partetik, baita honen jarraian etorri zen Liguriar Errepublikaren eransketa ere Napoleonek sortutako Lehen Frantziar Inperioaren partetik ere. Azken hau 1815ean erori ondoren Sardiniako Erresumara gehitua izan zen, Vienako Batzarrak adierazten zuen bezala, eta jarraian Italiako Erresumara pasa zen.

Eboluzio demografikoa

Hiri mugakideak

Eraikinak

  • Andre Maria Birjinaren Purifikazioaren Eliza
  • Aingeruetako Andre Mariaren Eliza
  • San Antonioren Eliza
  • Oratorio di San Bartolomeo
  • San Petri Entokoaren Elizaren hondakinak.
  • Bixente Ferrerren kapera.
  • San Martinen kapera
  • San Roke Montpellierrekoaren kapera
  • Castello della Lucertola

Herriarekin lotutako jendea

Geografia

Udalerri mugakideak

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Bajardo, Dolceacqua, Isolabona, Perinaldo, Pigna, Rocchetta Nervina, Sanremo eta Castel Vittorio.


Demografia

BiztanleriaUrtea300600900120015001800210024001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean, 1991etik aurrera, ISTAT.

Etxebizitza eta etxeguneak

ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 1.084 etxebizitza zeuden: 344 (% 31,7) okupatuta eta 740 (% 68,3) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 64,4 jabetzan zeuden, % 20,7 alokairuan eta % 14,9 beste titulu batekin.

1.084etxebizitza (2021)
344okupatuak
740hutsik (% 68,3)

Erabilera (2021)

344
740
Okupatuak (344)Hutsik edo ez-okupatuak (740)

Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)

64,4
20,7
14,9
Jabetzan (64,4)Alokairuan (20,7)Beste titulu batekin (14,9)

2024an 330 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 180 (% 54,5) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 1,8 kide zeuden.

330etxegune (2024)
180pertsona bakarrekoak (% 54,5)

Etxeguneak tamainaren arabera (2024)

1 kide180
2 kide74
3 kide39
4 kide30
5 kide edo gehiago7

Kanpo estekak

  • Artikulu hau italierazko wikipediatik itzulia dago.

Read next

In 50 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article