- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apellaniz (argipena)».
Apilaiz Arabako ekialdeko herri eta kontzeju bat da, Mendialdea eskualdekoa eta Arraia-Maeztu udalerrikoa. Izkiko natura parkeko mendien oinean dago, San Kristobal mendiaren itzalean.
Udalerri independentea izan zen 1958 arte; urte horretan Arraia eta Laminoriarekin batera Maeztu udalerri berria sortu zuten, egun Arraia-Maeztu deitzen dena. Apilaiz udalerriak 16,58 km² zuen.
Izena
Euskaraz Apilaiz gehienbat palatalizatu gabe ahoskatu zela uste da, despalatalizazio baten ostean.
Historia
Herria lehen aldiz agertzen da Donemiliagako goldean dokumentatuta (1025): Apinganiz, ('<ng>' grafema horrek ustez gaurko <ñ> fonemaren antzeko zerbait islatu nahi zuen).
Kastrofuerteko markesaren jaurerrian zegoen.
Auzoak
Gaur egun, hiru auzo ditu Apilaizko herriak: Bengara, Elespara eta Goikara.
Herrira iparraldetik joanda, Birgaragoien edo Birgarabarrenetik joanda, errepideak eliza ondoko auzora bideratzen du, Elespara auzora. Elesparara iritsi baino lehenago eskuinerantz eginez gero, Bengara auzoa ikus daiteke, Bengara auzoa Elespara baino beheragoko kota batean dago. Iparraldetik hegoalderako bideari jarraikiz, Elespara zeharkatu daiteke, eta kota altuago batean topatuko dugu Goikara auzoa.
Hiru auzoetan latsarriak daude, ondo kontserbatuak, azken urteetan kontserbaziorako egindako lanak direla eta.
Elizatik oso hurbil, Elespara auzoan, pilotaleku moderno eta berri handi bat dago, haurrentzako jolastoki baten ondoan.
Garraioa
Jaiak
Apilaizko jaia berez apirilaren 16an da, San Toribioren omenez. Hala ere, Aste Santuko asteburura aldatu ohi dira jaiak.
Urrian, Gaztainaren jaia egiten da; herriko gaztainondoek emandako fruituak jaten dira.
Ondasun nabarmenak




- Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
Kanpo estekak
- Apilaiz, Arraia-Maeztuko Udalaren webgunean.
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
