factograf
EU

Aostako Harana

Aostako Harana

Key facts

biztanleria125.666
azalera3.263km²
honako hau daestatutu berezia duen eskualdea
estatu burujabeItalia
hiriburuaAosta
itsas mailaren gainetiko altuera951m
All data from the card 8
Estatua
Italia
Hiriburua
Aosta
Probintziak
Ez
Udalerriak
74
Koordenatuak
45°43′N 7°22′E / 45.72°N 7.37°E
Azalera
3.262 km²
Biztanleria
119.548 biztanle (2005)
Dentsitatea
37 bizt/km²

Aostako Harana (Valle d'Aosta italieraz, Vallée d'Aoste frantsesez eta Vâl d'Aoûta frankoproventzeraz) Italiako eskualdea da, ipar-mendebaldean dagoena.

Hiriburua Aosta bera da.

Mugakideak

Iparraldean, Valais Kantoia (Suitza), hegoaldean eta ekialdean, Piemonte, eta mendebaldean, Savoia Garaia eta Savoia (Frantzia) mugakide ditu.

Orografia

Dora Baltea ibaiak zeharkatua, 4.000 metrotik gorako gailurrek (Mont Blanc, Cervino, Monte Rosa…) inguratzen duten lurralde menditsua da. Komunikazio gune guztiz garrantzitsua, bertan egituratzen baitira Alpe arteko bide nagusiak (Mont Blanceko tunela, San Bernardo Handiko eta Txikiko mendateak). Courmayeur udalerria Mont Blancera igotzeko abiapuntu ohikoa da.

Ekonomia

Goi mendietako larre ugarietan behi azienda hazten da; behe lurretan, berriz, laboreak, fruitu arbolak eta mahastiak lantzen dira. Ekoizpen hidroelektrikoa garrantzitsua da (20.000 kW/o.). Burdingintza (Cogne), kimika industria (Châtillon, Saint-Marcel) eta ehungintza jorratzen dira: betiere, ekonomia jarduera nagusia industria da.

Historia

Aosta Harana Frantziaren esku egon zen 1800-1814 urteen artean. 1948tik, Italiako lurralde autonomoa da.

Banaketa administratiboa

Probintziak

Italiako beste eskualdeak ez bezala, Aostako Harana ez dago probintziatan banatuta.

Udalerriak

Artikulu nagusia: «Aosta Haraneko udalerrien zerrenda»

Aosta Haranean 74 udalerri daude. Handiena Aosta hiria da, 34.270 biztanlerekin. Hurrengoa Châtillon da, 4.846 biztanlerekin.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/09/08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 121 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article