factograf
EU

erlijioso, Frantziako Erresuma

Antoine de Paule

Antoine de Paule

Key facts

jaiotza data1570
heriotza data1636(e)ko ekainaren 10(a)
erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak
jardueraerlijioso, militar
jaiolekuaTolosa Okzitania
heriotza lekuaValleta
All data from the card 8
Jaiotza
Tolosa Okzitania, 1570
Herrialdea
Frantziako Erresuma
Heriotza
Valleta, 1636ko ekainaren 10a (65/66 urte)
Hobiratze lekua
San Joanen kokatedrala (Valletta)
Hizkuntzak
frantsesa
Jarduerak
erlijiosoa eta militarra
Erlijioa
katolizismoa
Erlijio-ordena
Ospitaleko Zaldunak

Fra' Antoine de Paule (Tolosa Okzitania, c. 1551 – Valleta, 1636ko ekainaren 9a) Maltako Ordenako 56. Printze eta Maisu Handia izan zen 1623tik hil zen arte.

Tolosa Okzitanian jaio zen, Genoako familia batean. Familiako kide batzuk hiriko magistratuak edo capitoulak izan ziren. Antoine parlamentuko kontseilaria izan zen. 1590ean Maltako Ordena sartu zen. Ordenaren barruan, Marseillako eta Sainte-Eulalie-de-Cernoneko komandantea eta Saint-Gilleseko Priorea izan zen. 1623ko martxoaren 10ean Maisu Handia aukeratu zuten. Itsas flotaren indarra handitu eta otomandarren erasoak sei aldiz errefusatu zituen. Bormlako Santa Tereza ta' Gesu' eliza eraikitzeko agindu zuen, eta uharteetako biztanleen errolda egin zuen. 1635ean, Ordenako mojen komentu bat sortu zuen Tolosa Okzitanian. Paola hiriak bere izena darama.

Read next

In 15 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article