Andrzej Panufnik (Varsovia, Polonia, 1914ko irailaren 24a - Londres, Ingalaterra, 1991ko urriaren 27a) musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Varsoviako kontserbatorioan konposizio eta orkestra-zuzendaritza ikasi ondoren, Viena, Paris, Londres eta Berlinen osatu zituen ikasketak. 1945-1946 urteetan Krakoviako orkestrako zuzendaria izan zen. Poloniatik alde egin zuen erregimen politikoarekin bat ez zetorrelako. 1957-1958 urteetan Birminghamgo orkestra filarmonikoko zuzendaria izan zen. Bere belaunaldiko poloniar musikagile aurreratuena izan zen. Lan aipagarriak ditu: hamar sinfonia (1948-1990); pianorako, kontzertuak, koruak, liedak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
