factograf
EU

Anakin Skywalker

Key facts

sorrera data1977
honako hau dafikziozko pertsona, Jedi
jardueraJedi
ezkontideaPadmé Amidala
interpretatzaileaMatt Lanter
All data from the card 12
Sortzailea
George Lucas
Interpretatzailea
ikusi Matt Lanter $1Hayden Christensen $1Jake Lloyd $1Sebastian Shaw $1
Sexua
gizonezkoa
Jarduera
Jedia
Ama
Shmi Skywalker
Ezkontidea(k)
Padmé Amidala
Seme-alabak
ikusi Luke SkywalkerLeia Organa
Senideak
ikusi Kylo Ren (en) (biloba)Han Solo (suhi)Cliegg Lars (aitaorde)Owen Lars (stepbrother (en) )
Familia
Skywalker family (en)
Irakasleak
Obi-Wan Kenobi eta Ki Adi Mundi
Ikasleak
Ahsoka Tano
Etsaiak
Dooku kondea eta Grievous jenerala

Anakin Skywalker (lagun eta senideen artean Ani bezala ere ezaguna), beranduago Darth Vader, George Lucasen Star Wars filme saga ospetsuko fikziozko pertsonaia nagusia da. Saga indarraren bere ezagutzan, bere Alde Ilunerako erorketan eta, azkenik, bere berrerospen eta heriotzan zentratzen da. Sagako lehen hiru filmetan antagonista nagusi bezala agertzen da, Darth Vader (David Prowsek antzeztua James Earl Jonesen ahotsarekin) eta, azkenik, Star Wars VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera filmean Sebastian Shaw aktoreak antzezten du, mozorroa kentzen duenean. Prekuela den trilogian Jake Lloyd aktoreak antzezten du 9 urteko haur bat bezala Star Wars I. Atala: Mamu Mehatxuan eta Hayden Christensenek II. eta III. Atalean.

Anakin Jedi zaldun bihurtzen den haur bat da, eta gero, bere emaztea den Padmé Amidala salbatzeko sithekin elkartzen da Darth Vader bezala. Luke Skywalker eta Leia printzesaren aita da.

Historia

"Anakin Skywalker" izeneko pertsonaia bat agertzen da Star Warsen lehen zirriborroetan ondoren Luke Skywalkerrek izango zuenaren antzeko paper bat betetzen, gerlari errespetatuaren 16 urteko semea den mutiko bat. Mamu Mehatxurako George Lucasek Anakin Skywalkerren adina 16 urtetik 9ra aldatu zuen pertsonaia bere amari lotuago egon zedin.

Sorrera eta kontzeptuak

Darth Vaderren irudia Ralph McQuarrie artista kontzeptualak Vaderrek eta bere stormtrooperrek Tantive IV untzi errebeldea abordatzen duten lehen eskena marraztu zuenean sortua izan zen.

Pertsonaiaren arnasaren soinu ospetsua Ben Burtt soinu ingeniariak sortu zuen, soinua bere burua snorkel batetik arnasa hartzen grabatu zuenean.

Vaderren jantzia da George Lucasek japoniar kulturagatik (batez ere samuraiengatik) zuen interesa agerian geratu zen arloetako bat izan zen. John Molloren arabera, Vaderren kaskoa Bigarren Mundu Gerrako alemaniar kaskoetatik hartua izan zen.

Read next

In 29 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article