Alunogenoa, luma alunbrea edo ile gatza kolorgea edo zuria den aluminio sulfato bat da, fibrotsua. Burdina duenean koloreak izan ditzake. Bere formula kimikoa Al2(SO4)3·17H2O da.
Meatzetan dago, mineral sekundario gisa. Mearen oxidazio prozesuetan sor daiteke, baita ikatza erretzen den guneetan, millosevichitaren hidratazioa gertatzen denean. Batzuetan ere fumarolatan sor daiteke. Pirita, markasita, halotrikita, pickeringita, epsomita edo igeltsuarekin asoziatua agertzen da.
