Allyson Michelle Felix (Los Angeles, Estatu Batuak, 1985eko azaroaren 18a) estatubatuar atleta da, abiadura-probetan aditua eta hamaika domina olinpiko irabazi ditu. Felix da domina gehien irabazi duen emakumezko atleta, Marlene Otteyri aurreratuz: bederatzi zituzten biek Tokyo 2020 aurretik. Gainera, domina gehien eskuratu duen AEBetako atleta bihurtu zen 2020ko Udako Olinpiar Jokoak eta gero, Carl Lewisek hamar baititu.
2018 amaieran ama izan zen, eta Nike kirol marka hari emandako dirua %70 murrizten ahalegindu zen, haurdunaldian eta ondoren errendimendua apalduko zitzaiolakoan. Felixek salaketa jarri zuen, eta Nikek atzera egin zuen.
Biografia
1985eko azaroaren 18an jaio zen Los Angelesen, Kaliforniako (Estatu Batuak) herrian. Gaur egun bertan du oraindik egoitza.
Kirol-ibilbidea
18 urterekin, Atenasen (Grezia) egindako 2004ko udako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen. 200 metro lauko proban zilarrezko domina irabazi zuen, Veronica Campbell-Brown jamaikarraren atzetik.
Pekinen (Txinako Herri Errepublika) egindako 2008ko Udako Joko Olinpikoetan, zilarrezko domina lortu zuen 200 metro lauko proban, eta, berriz ere, Canmpbell-Brown Jamaikarraren atzetik. Joko horietan, baina, lehen urrezko domina irabazi zuen AEBetako taldearekin, 4 × 400 metroko errelebu-proban.
Londresen (Erresuma Batua) 2012ko Udako Joko Olinpikoetako abiadura-proba guztietan urrezko domina lortuko zituela espero zen, baina 200 metro lauetan, 4 × 100 metroko erreleboetan eta 4 × 400 metroko erreleboetan bakarrik lortu zuen. Lehiaketako proba nagusian, baina 100 metro lauak, bosgarrena baino ez zen izan, diploma olinpikoa lortu zuela.
2016ko Olinpiar Jokoetan 200 eta 400 metroetako probetan parte hartzea espero zuen, baina, hilabete batzuk lehenago, entrenamendu batean, txonkatileko lesioa esuki zuen. Hala ere, Rio de Janeiron (Brasil) 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, 400 metrotako finalean sartzea lortu eta bukaera oso estu batean zilarrezko domina lortu zuen Shaunae Miller-Uiborekin urrezko dominaren lehian egon eta gero. Urte berean Ameriketako Estatu Batuetako bi erreleboen parte izan zen. Bi probetan (4 × 100 m eta 4 × 400 m) urrezko domina lortu zuen eta 2 domin hauekin, atletismoan urrezko domin gehien dituen emakumea izatera pasa zen.
Tokyon (Japonia) 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, 400 metroetako finalean sartu zen eta 9. kaletik 49.46 segunduko denborarekin brontzea lortu zuen. Domin honekin, Carl Lewis-ekin berdindu zuen hamar domin olinpikoekin eta Marlene Ottey-rekin zuen berdinketa hautsi zuen. 4 × 400 m-tako erreleboan ere partu hartu zuen Sydney McLaughlin, Dalilah Muhammad eta Athing Mu-rekin batera. Proba honetan lortu zuen bere 11. domin olinpikoa. Urrea lortu zuten eta Carl Lewis-en marka hautsi zuen.
Atletismoko Munduko Txapelketetan hemezortzi domina irabazi ditu, besteak beste urrezko hamahiru, pista estaliko Munduko Atletismo Txapelketan urrezko domina bat eta Panamerikar Jokoetan bi domina.
Marka hoberenak
| Proba | Denbora (segundotan) | Lekua | Data |
|---|---|---|---|
| 60 metro | 7.10 | Fayetteville, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak | 2012ko otsailaren 12a |
| 100 metro | 10.89 | Londres, Erresuma Batua | 2012ko abuztuaren 4a |
| 150 metro | 16.28 | Osaka, Japonia | 2007ko abuztuaren 31a |
| 200 metro | 21.69 | Oregon, Ameriketako Estatu Batuak | 2012ko ekainaren 30a |
| 300 metro | 36.23 | Fayetteville, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak | 2007ko otsailaren 9a |
| 400 metro | 49.26 | Pekin, Txina | 2011ko abuztuaren 29a |
- Infomazio guztia IAAFko profiletik hartuta.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) www.olympic.org - Allyson Felix
- (Ingelesez) olympics.com - Allyson Felix
