Alfa Centauri, eguzkiarengandik gertuen dagoen izar sistema da, haien artean, batez beste, 4,36 argi-urteetako distantzia dago.
Hiru izarrez osatutako sistema da eta Centaurus konstelazioan dago. 1752. urtean, Nicolas Louis de Lacaillek, izar bikoitza zela konturatu zen.
Alfa Centauri sistema

Sistemako hiru izarrak, interakzio grabitatorioari esker loturik mantentzen dira, haien artean bira eginez. Alfa Centauri A, eguzkia bezala, izar horien motakoa da. Alfa Centauri B, berriz, K motako izarra da. Bi izar hauek, haien artean orbitatzen dute eta haien orbitak 80 urte irauten du. Hirugarren izarra, Proxima Centauri da, nano gorri bat, eta aurreko bi izarren inguruan orbitatzen du, baina oso distantzia handira, bere orbitak, gutxi gorabehera milioi bat urte iraun baitezake. Gainera, oso tamaina txikiko izar gorria da eta potentzia handiko teleskopio batekin ikus daiteke, soilik.
Planetak
Badaude zantzuak pentsatzeko hiru izar hauen artean badagoela planetaren bat.
Kanpo estekak
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
