factograf
EU

Aktinomizina

All data from the card 6
Mota
antineoplastic antibiotics (en)
CAS zenbakia
1402-38-6
Gmelin
15369
EC zenbakia
215-757-4
ECHA
100.014.325
KEGG
C01775

Aktinomizina Streptomyces generoko hainbat bakteriok era naturalean ekoizten duten antibiotiko polipeptidikoen multzoari deritzo, Selman Abraham Waksman mikrobiologo estatubatuarrak estreinakoz 1940an isolatu zuena. Isolatutako antibiotiko zaharrenetarikoa da.

Botika honek bakterioen transkripzioa inhibitzen du, hots, DNAri estuki lotzen zaio RNA katearen sintesia oztopatuz.

Aktinomizinak espektro zabaleko antibiotikoak dira, bakterio Gram negatibo zein Gram positiboei eraso egiten dietenak. Zoritxarrez, oso toxikoak dira organismoarentzat, eta horrek haren erabilera klinikoa asko murrizten du gaixotasun infekziosoak tratatzeko orduan.

Aktinomizina bat, D-aktinomizina, hainbat minbizi mota tratatzeko erabiltzen da, efektu zitotoxiko nabarmen duelako. Zain barneko bidetik sartu ohi da, beste botika batzuekin batera, gaixo minbizidunen kimioterapia egiterakoan.

Read next

In 4 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article