factograf
EU
Sign in

Ahari

Ahari
Ahari latxa
Ahari latxa

Aharia ardien espezieko (Ovis aries) arra da. Emeengandik duten ezberdintasun nagusia adarrak edukitzea da, normalki kiribilkatuz agertzen direnak. Ardiaren erabilera ekonomikoa bada, ahariena hauen ernalkuntza izan ohi da. Hala ere artile eta larrutarako ere erabiltzen dira eta beren adarrekin dekorazioa egiten da.

Euskal Herri kirolen artean badira ahari-jokoak, egun animaliak babesteko hainbat udalerritan galarazita badaude ere.

Etimologia

Aitzineuskaraz *han- + latinetiko ARIES ⇒ *(h)anari ⇒ ahari) Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.

Aharia euskal mitologian

Sakontzeko, irakurri: «Aari»

Arabako Okinako leize ospetsuan bizi zen ireluetako batek, ahariaren itxura hartzen zuen. Aari zeritzon.

Orohar leizetan bizi ziren irelu-ahariak, Mariren laguntzaileak ziren. Jainkosak aharien gorputza burukotzat erabiltzen du lo egiteko. Baita beraien adarrak ere harilkaitzat iruteko.

Marik oso gustoko oparitzat hartzen du ahari bat berari eskaintzea.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Zerrenda:Animalien hotsak

Kanpo estekak

In 11 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article