factograf
EU
Sign in

Agave

Agave

Key facts

honako hau dataxon
izen zientifikoaAgave
maila taxonomikoagenero
honako iturriak deskribatzen duOttoren entziklopledia
All data from the card 1
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak
istle (en) eta maguey (en)

Agave landare generoa da, Agavaceae familiakoa. Agabe, pita, maguey, cabuya, fike eta mezkal izenak ere ematen zaizkio.

Landarearen jatorria Mexikon dago, nahiz eta gaur egun naturalki Ameriketako Estatu Batuetatik Venezuelara hedatzen den. 200 espezie ezberdin ezagutzen dira, eta tamaina eta forma oso ezberdinekoak izan daitezke. Generoa orain dela 12 milioi urte sortu zela kalkulatzen da. Tekila, mezkal eta pulke edariak landare honetatik ateratzen dira.

Hostoetan sokak egiteko erabiltzen diren zuntz gogorrak ditu. Ez da agabazeoen familian zuntz horiek dituen bakarra, heneken landareak (Agave fourcroydes), sisal izenez ezagutzen denak (Agave sisalana) eta beste zenbaitek ere badituzte, baina pita edo agabe izenez Agave americana agabazeo-mota bakarrik ezagutzen da. Pulke izeneko edari bizia eta hori destilatuz tekila egiteko ere erabiltzen da pitaren hostoa; hain zuzen, hostoetan ebaki bat eginez gero hartzitzean edari bizi bihurtzen den isurkari bat irteten baita.

Ezaugarriak

Neurriz 1-2 m luze eta 2-3 m zabal izaten da pita landarea. Sustraiaren buruan eta mordoan eratuak izaten ditu hostoak, mamitsuak, ezpata-itxurakoak eta ertzetan arantzak dituztenak, kolorez berde urdinxkak eta ertz horikoak. Loreak zuriak edo horixkak izan ditzake, 8 bat m luze egiten den zurtoin bakarrean kokatuak eta buruxketan eratuak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 85 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article