factograf
EU
Sign in

Adobe Illustrator

All data from the card 11
Sorrera-urtea
1988
Argitaratze-data
1988
Azken bertsioa
30.2.1
Hizkuntza
eleaniztuna
Euskarria
Microsoft Windows
Programazio-lengoaia
C++
Sistema eragilea
Microsoft Windows, MacOS X eta iPadOS
Egile-eskubideak
copyrightduna
Lizentzia
lizentzia jabedun
Bilduma
Social Sciences and Humanities Open Marketplace (en) eta Text Analysis Portal for Research (en)
Garatzailea
Adobe

Adobe Illustrator diseinu grafikoko programa bat da, grafiko bektorialak sortu eta editatzera bideratua, Adobe Inc.-ek garatua. Hasieran 1987an kaleratu zen Macintosh-entzat, eta aro berri bat markatu zuen ilustrazio digitalean, «sortzaileei ilustrazio bektorialak sortzeko eta editatzeko aukera ematen baitie». Illustrator marrazketa bektorialerako industriaren estandar gisa finkatu da, eta logotipoak, ikonoak, diagramak eta, oro har, arte digitala egiteko erabiltzen da.

2013tik Adobe Creative Cloud-en parte da eta Windows eta macOS sistemetarako bertsioak daude. Mahaigaineko aplikazioaz gain, Adobek iPad-erako bertsio bat (Creative Cloud-ekin sinkronizatua) eta beta erako web bertsio bat ere eskaintzen ditu, fitxategiak hodeian sinkronizatuta mantenduz «edonon diseinatzeko» aukera ematen dutenak.

Historia

Ofizialki 1987an merkaturatu zen, 1986an hasi bazen ere. Illustrator Adobe-ren softwarearen lehen produktua izan zen, konpainiaren Postscript teknologiaren arrakastaren ondoren sortua.

Adobe Illustrator diseinu grafikorako, iturriak sortzeko eta logotipoak garatzeko aplikazio gisa hasi zen. Apple Macintosh izan zen hasierako plataforma. Jatorrizko funtzionalitatea, lerro eta forma leun eta kurbatuak sortzeko, ekuazio matematikoen erabilera integratzean zentratu zen, Bézier-en kurbak izenez ezagutzen den sistema baten bidez.

Lehenengo bertsioak oinarrizko tresnak sartu zituen ezkerreko alboko barra batean, hala nola Luma, Testua eta lupan oinarritutako Zoom tresna. Hasiera batean, programak zuri-beltzean funtzionatzen zuen eta bereizmen txikia zuen. Hasiera-hasieratik, programak aukera eman zuen diseinuak tamaina desberdinetara egokitzeko, bai inprimatzeko edo pantailan bistaratzeko, bai eta objektuaren erradioa, zabalera edo altuera bezalako propietateak doitzeko ere.

Urteak pasata hainbat aktualizazio eta hobekuntza izan du eta gaur egun diseinu grafikoaren goi mailako software bat da.

Beste programa batzuekin konexioak

Adobe Ilustrator programak adobe enpresaren beste programa batzuekin konektatu daiteke zure edizioa beste programan amaitzeko: Adobe Photoshop, Premiere Pro edo After Effects adibidez.

Adobeko programetatik kanpo ere Affinity edo Canva motako programetan erabili daiteke.

In 55 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article