factograf
EU

Adengo golkoa

Adengo golkoa

Key facts

honako hau dabadia
estatu burujabeYemen
honako iturriak deskribatzen duOttoren entziklopledia
All data from the card 6
Ozeanoa
Indiako ozeanoa
Kontinentea
Afrika eta Asia
Koordenatuak
12°N 48°E / 12°N 48°E
Luzera
900 km
Zabalera
250 km
Sakonera
batez bestekoa: 500 mhandiena: 2.700 m

Adengo golkoa (arabieraz: خليج عدن‎, Ḫalīǧ ʻAdan; somalieraz: Gacanka Cadmeed) Indiako ozeanoaren ipar-mendebaldeko golkoa da, Omango itsasoa, Yemen eta Somaliaren artean. Ipar-mendebaldean, Bab el-Mandeb itsasartearen bitartez lotzen da Itsaso Gorriarekin. 900 km luze eta 250 km zabal da, gutxi gorabehera.

Igarobide garrantzitsua da Persiar golkotik datorren petrolioarentzako eta, beraz, munta handikoa munduko ekonomiarentzat. Aden Yemenen, Djibuti hiria Djibutin, Zeila eta Berbera Somalilandian eta Bosaso Somalian dira portu nagusiak. Gaur egun piratak dauden munduko leku bakarrenetarikoa da, eta arriskutsua da bertatik igarotzea.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 104 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article