factograf
EU
Sign in

Adana herriaren izen zaharra, Donemiliagako goldean aipatua. Lopez de Gereñuk pentsatu zuen Langraiz aldean hustutako herri baten aipamena zela

Adanna

Key facts

honako hau daherri hustu
estatu burujabeEspainia
honako erakunde administratiboan dagoMendoza
honako iturriak deskribatzen duDonemiliagako goldea
All data from the card 3
Herrialdea
Araba
Udalerria
Mendoza
Koordenatuak
42°49′21″N 2°28′29″W / 42.82258°N 2.47472°W
Artikulu hau Adanna izeneko Arabako herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Adana (argipena)».

Adanna gaur egun Añanako Kuadrillan dagoen Iruña Oka udalerriko kontzejuetako batean, Tresponde kontzejuan dagoen biztanlerik gabeko herri hustu bat zela pentsatu zuen Gerardo Lopez de Gereñuk, baina Donemiliagako goldearen edizio digitala paratu zutenek ikusi zuten Langrares eskualdeko toponimo batzuk "lekuz kanpo" zeudela. Izan ere Transponte ondoan egon behar zuen Adanna hau, Lopez de Gereñuk erabili zuen logikari jarraiki, baina Donemiliagako goldean Harrieta eta Eurtupiana toponimoen ostean aipatzen da eta Eurtupiana > Urtupiña eman duela uste da gaur egun, eta hor aipatzen zen Adanna, gaur egungo Iruraitz-Gaunako Adana dela pentsatzen da, Donemiliagako udalerriko Adana dela, eta Donemiliagako goldean aipatzen zen Harrieta hura ere, Iruraiz-Gaunako Arrieta izango dela pentsatzekoa da.

Historia

Adanna 1025ean, Donemiliagako goldean dokumentatu zen, eta Langraiz Okako barrutian zegoela kokatuta pentsatu zen dokumentu horretan Langrares barrutian sartu zutelako eskribauek. Baina gero ez zen informaziorik topatzen ustez hustutako herri horri buruz... Becerro Galicano eta Donemiliagako goldearen edizio digitala prestatu zutenek, ordea, Adanna hura gaurko Donemiliagako Adanarekin lotu zuten, Lopez de Gereñuk ez bezala.

Read next

In 2 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article