factograf
EU

Abuja

Abuja

Key facts

biztanleria1.693.400
azalera713.000.000m²
honako hau dahiri, hiri handi
estatu burujabeNigeria
sorrera data1828
itsas mailaren gainetiko altuera360m
All data from the card 10
Izen ofiziala
Abuja
Jatorrizko izena
Abuja
Posta kodea
900001
Koordenatuak
9°03′20″N 7°29′29″E / 9.0556°N 7.4914°E
Azalera
713.000.000 m²
Altitudea
360 m
Biztanleria
1.693.400 (2022)
Dentsitatea
0 bizt/km²
Sorrera
1828
Hiri senidetuak
Brasilia

Abuja Nigeriako hiriburua da, hiri handiena Lagos den arren. 2011ko erroldaren arabera 1.235.880 biztanle ditu eta herrialdeko zortzigarren hiri handiena da. Planifikaturiko hiri bat da, 1980. hamarkadan eraiki zen Nigeriaren erdigunean eta 1991ean bihurtu zen herrialdeko hiriburua.

Geografia

Niger eta Benue ibaiek bat egiten duten gunetik gertu kokaturik dago, Nigeria erdigunean. Itsasoaren mailatik 360 metrotako altueran kokaturik dago. Hiriaren kanpoaldean 400 metrotako altuera duen Aso Rock aurkitzen da. Izenak "garaipenaren harkaitza" esan nahi du. Hiriaren iparraldean Zuma Rock (792m) harkaitza dago.

Landaretzari dagokionez Gineako oihan eta sabana mosaikoa da Abujan agertzen dena.

Historia

Abuja planifikatutako hiria da eta gehiena 1980ko hamarkadan eraiki zen. 1991ko abenduaren 12an Nigeriako hiriburu bihurtu zen, independentzia lortu zuenetik hiriburu izan zen Lagos hiria ordezkatuz.

Alboan dagoen Abu Ja hiriaren izena hartu zuen, gaur egun Suleja izenarekin ezagutzen dena. Beste hiri hau 1828an Zazzauko bigarren errege zen Abubakr Jatau dan Ishaqu-ek fundatu zuen eta hark zuen ezizena eman zion, Abu Ja laburdura, "Abu gorria" ere esan nahi duena. Suleja izenaren jatorria Abu Ja-ren ondorengoa zen Suleiman NuBarao emirrean dago.

Bertako jatorrizko etnia Gbagyi da eta haien hizkuntza da hiriko hizkuntza nagusia. Beste hizkuntza batzu ere badaude, Bassa, Gwandara, Gade, Dibo, Nupe eta Koro besteak beste.

Gobernuaren egoitza Lagos hiritik atera eta hiri berria sortzeko arrazoiak hainbat izan ziren. Alde batetik Lagoseko populazioa izugarri handitu zen eta bizi baldintzak nabarmen kaxkartu ziren. Bestetik Nigerian banaketa etniko eta erlijioko oso konplexua dago eta alde guztientzako toki neutral bat hiriburu bihurtzea erabaki zenean Nigeria herrialdearen erdialdean dagoen puntua aukeratu zen. Azkenik Nigeriako Gobernuak herrialdearen barnealdea ekonomikoki indartzeko helburua ere izan zuen.

Independentzia 1960an eskuratu zuen Nigeriak eta berehala hiriburua eraikitzeko erabakia hartu zuen. Ez zen erabaki baketsua izan, aldeko eta kontrako iritziak sutsuki plazaratu baitziren. Aurkako iritzia zuen politikari ezagunena Obafemi Awolowo izan zen. Nigeriako hauteskundeetan adierazi zuen presidente izatea lortzen bazuen Walt Disney Korporazioari eskatuko ziola Abujan parke tematiko bat eraikitzeko. Hauteskundeak aldekoa zen Alhaji Shehu Shagarik irabazi zituen eta honek Lagostik kanpora egin zuen aurreneko bidaia Abujara izan zen.

1970. hamarkadaren erdialdean hasi ziren lanak baina diru eta politika arazoek ordea asko atzeratu zuten proiektua eta 1980. hamarkadaren amaierararte luzatu ziren.

Klima

Köppen sailkapenaren arabera klima tropikal hezea eta lehorra du (Aw). Urtean zehar hiru sasoi ditu, euri sasoia, sasoi lehorra eta bien artean Harmattan sasoi laburra izaten da; haize bero eta lehorra da hau, Sahara basamortuko hautsa ekartzen duena.

    Datu klimatikoak (Abuja)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 34.7 36.8 36.9 35.6 32.7 30.6 29.1 28.9 30.0 32.0 34.4 34.6 33
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.4 25.5 24.3 24.7 19.5 18.3 21.9 17.7 17.5 21.4 15.7 15.5 20.2
Euria (mm) 1.7 5.4 11.3 62.8 134.1 164.2 217.5 262.7 253.4 103.2 3.7 1.2 1221.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.2 1.3 4.2 9.4 12.3 14.0 16.2 15.9 8.0 0.3 0.1 82
Iturria: World Meteorological Organization.

Demografia

Afrikan azkarren hazten ari den hiria da eta munduko azkarrenetako bat. 2006an 776.298 biztanle zituen eta Nazio Batuen datuen arabera 2000 eta 2010 artean %139,7 igo zen. 2015etik aurrera %35 egiten du gora urtero.

Abujako metropoli eremua ere erraldoia da. 2016an sei milioi biztanle zituen eta Nigeriako bigarrena zen tamainaz, Lagoseko metropoli eremuaren ondoren handiena.

Hiriaren antolaketa

Abuja hiru fasetan eraiki zen eta bakoitzak hainbat barruti ditu:

  • 1. fasea: Central, Garki, Wuse, Maitama eta Asokoro barrutiak.
  • 2. fasea: Kado, Durumi, Gudu, Utako eta Jabi barrutiak.
  • 3. fasea: Mabuchi, Katampe, Wuye eta Gwarimpa.
  • Barruti azpiurbanoak: Nyanja, Karu, Gwagwalada, Kubwa eta Jukwoyi.

Azpiegiturak

Hiriak duen aireportu bakarra Nnamdi Azikiwe Nazioarteko aireportua da. 2006an eraiki zen eta 2014an Commonwealth Jokoak ospatzeko hautagaia zenez berriztu egin zen, azkenean jokoak Glasgown izan ziren.

A234 autopista federalak Nasarawa, Plateau, Benue eta Nigeria ipar-ekialdearekin lotzen du Abuja. Hiriaren irteerako zatia Goodluck Jonathan autobidea deitzen da eta zati batzuk oraindik eraikitzen ari dira.

Trenbideak lotzen du Lagos hiriarekin.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Aso Rock.
Aso Rock.
Asanblada Nazionalaren Jauregia.
Asanblada Nazionalaren Jauregia.
Abujako meskita nazionala.
Abujako meskita nazionala.
Zentro Kristau Naziolana.
Zentro Kristau Naziolana.
Millenium dorrea.
Millenium dorrea.
Nigeriako Banku Zentrala.
Nigeriako Banku Zentrala.
Milenniun parkea.
Milenniun parkea.
Abujako estadio nazionala.
Abujako estadio nazionala.
Zuma Rock.
Zuma Rock.
9 images

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Abuja hiriko webgune ofiziala

Read next

In 182 languages

EuskaraAcèhAfrikaansአማርኛaragonésÆngliscOboloالعربيةالدارجةمصرىasturianuKotavaअवधीazərbaycancaتۆرکجهбашҡортсаBasa BaližemaitėškaBikol Centralбеларуская (тарашкевіца)беларускаябългарскиবাংলাབོད་ཡིགbòo pìkkàbrezhonegbosanskicatalà閩東語 / Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄нохчийнCebuanoکوردیčeštinaчӑвашлаCymraegdanskdagbanliDeutschZazakiΕλληνικάEnglishEsperantoespañoleestiestremeñuفارسیFulfuldesuomivõroføroysktfrançaisarpetanNordfriiskFryskGaeilgeGàidhliggalegoAvañe'ẽGhanaian PidgingungbeHausa客家語 / Hak-kâ-ngîעבריתहिन्दीFiji HindihrvatskiKreyòl ayisyenmagyarհայերենinterlinguaBahasa IndonesiaInterlingueIgboIgalaIdoíslenskaitaliano日本語PatoisJawaქართულიQaraqalpaqshaTaqbaylitKarai-karaiJjuKabɩyɛTyapKongoGĩkũyũқазақшаYerwa Kanuri한국어کٲشُرkurdîкыргызчаLatinaLëtzebuergeschLingua Franca NovaLigurelombardlingálalietuviųlatviešuमैथिलीмокшеньMalagasyMinangkabauмакедонскиമലയാളംмонголmooreमराठीкырык марыBahasa MelayuMaltiမြန်မာဘာသာمازِرونیनेपालीNederlandsnorsk nynorsknorskNovialNupeDiné bizaadoccitanlivvinkarjalaଓଡ଼ିଆиронਪੰਜਾਬੀKapampanganPapiamentuNaijápolskiPiemontèisپنجابیپښتوportuguêsRuna SimiromânăрусскийIkinyarwandaᱥᱟᱱᱛᱟᱲᱤsarduScotsسنڌيsrpskohrvatski / српскохрватскиSimple EnglishslovenčinaسرائیکیslovenščinaanarâškielâchiShonaSoomaaligashqipсрпски / srpskisvenskaKiswahiliślůnskiதமிழ்తెలుగుтоҷикӣไทยTagalogtolışiTürkçeудмуртукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetovepsän kel’Tiếng ViệtVolapükWinaray吴语isiXhosaმარგალურიייִדישYorùbá閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article