factograf
EU

1992ko Frantziako Tourra

1992ko Frantziako Tourra

1992ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 79. edizioa izan zen. 1992ko uztailak 4 eta 26 artean ospatu zen, 3983 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan banatuta, irabazleak 29,504 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Donostian hasi eta Parisko Champs Elyséesetan amaitu zen, Europako Ekonomia Erkidegoko zazpi herrialde zeharkatu ondoren, 1993an Europar Batasunaren sorrera ospatzeko.

Lehen aldiz urte askoan, Frantziako Tourrean ez ziren Pirinioak igo.

Miguel Indurain, aurreko urteko garailea eta oraingoan Italiako Giroa irabaztetik zetorrena, zen Tour hau irabazteko faborito nagusia, Gianni Bugno eta Claudio Chiappucci italiarrekin batera.

Jada sarrerako etapan, Donostian ospatu zena, aurreko urteko garaipena defendatzen zuenak bere forma egoera bikaina frogatu zuen etapa irabaziz. Tourraren hasiera oso ez ohikoa izan zen, esprint gutxirekin etapa amaieretan. 2. etapan, Javier Murgialdaik eta Richard Virenque frantziar gazteak ihesaldi luze bat protagonizatu zuten. Euskalduna izan zen etapa irabazi zuena, eta frantziarra bihurtu zen lider, lidertza hori gozatzeko astirik izan ez zuen arren, hurrengo etapan, beste ihesaldi luze batean, bere herkide eta taldekide zen Pascal Lino bihurtu baitzen lider.

Frantziatik kanpoko ibilbidea zuten etapak oso mugituak izan ziren, etengabeko ihesaldi saiakerekin. Bruselan, Greg LeMondek eta Claudio Chiapuccik pelotoia atzean uztea lortu zuten Laurent Jalabert eta Brian Holmekin batera, helmugan pelotoiari minutu bat ateraz.

Alabaina, efektu kolpea Miguel Indurainek emango zuen Luxenburgoko banakako erlojupekoan. Nafarrak hegan egin zuen asfaltu gainean, etapan bigarren sailkatu zen Armand De Las Cuevasi hiru minutu ateraz, eta faborito gehienak lau minutu baino gehiagora utziz. Pascal Linok, hala eta guztiz ere, lidertza mantentzea lortu zuen, honek, frantziar publikoari, euren herkide bat Parisko podiumean ikusteko itxaropena ematen ziolarik.

Alpeetara zaroaten etapek, bi aldiz tourra irabazi zuen Laurent Fignonek etapa garaipen bat lor zezan balio izan zuten. Hurrengo egunean, Tourraren beste garaile batzuk ere, Stephen Roche eta Pedro Delgado, saiatu ziren, baina etapa Rolf Jaermannentzat izan zen.

13. etapak, Sestrieren amaitzen zena, Frantziako Tourra behin betiko erabakita utziko zuen, eta Tourraren historiako etaparik epikoenetako bat iza zen. Mendi garaiko maratoizko etapa, 250 kilometro baino gehiagokoa eta mendate tontorrean amaitzen zena, etapak ia zortzi ordu iraun zuelarik. Claudio Chiapuccik oso ihesaldi luzea protagonizatu zuen etapa hasieratik, 200 kilometro baino gehiago, horietatik azken 125ak bakarrik egin zituelarik. Egun hartan, Greg LeMond (hurrengo egunean erretiratuko zena) edo Luc Leblanc bezalako txirrindulariak sailkapenetik erabat desagertu ziren, italiar tontorrean 40 minutu baino gehiago galduz.

Azken igoeran, bere arerio guztiak, Chiapucci izan ezik, aurretik zihoan, atzean utzi zituen Indurain agresibo bat ikusi zen, italiarragandik minutu bat baino gutxiagora egon zen arren. Azken bi kilometroetan ahaleginaren ondorioak jasan zituen eta Deabruagandik ia bi minutura amaitu zuen. Hala ere, nafarrak beste kolpe latz bat eman zien ia bere arerio guztiei, maillot horia berreskuratzeaz gain, proba amaitu arte geratzen zen denboran jada galduko ez zuena.

14. etapa Alpe d'Huezera iristen zen. Oraingo honetan, Chiapuccik, Indurainentzat areriorik handiena bihurtu zena, jada ez zuen hain errez izango faboritoengandik nabarmentzea. Tontor mitiko honetan garaipena Andrew Hampstenek lortu zuen. Indurain eta Chiapucci elkarrekin sartu ziren, garaileagandik hiru minutu baino gehixeagora. Gianni Bugnok, erabat hautsita, bederatzi minutu galdu zituen helmugan.

Hurrengo etapetan ere ez zen ikusiko esprint garbirik. 1991ko Italiako Giroaren irabazlea izan zen Franco Chiocciolik eta 1987ko Frantziako Tourraren irabazlea izan zen Stephen Rochek etapa bana irabazi zuten. Egun hauetan zehar Claudio Chiapuccik oso aktibo jarraitu bazuen ere, jada ez zuen Indurainen garaipena mehatxatuko, oraindik azken erlojupekoa geratzen zitzaiolarik. Erlojupeko honetan, Indurainen erritmoa soilik Gianni Bugnok jarraitu ahal izan zuen, honek, azkenean, etapa 40 segundora amaitu zuen arren. Gainontzeko txirrindulariek bi minutu baino gehiago galdu zituzten helmugan.

Champs Elyséesetako garaipena, Tour honetako bi esprint bakarretako bat, Olaf Ludwig alemaniarrak lortu zuen. Laurent Jalabert gazteak, aurreko urtean jada bigarren izan zena, puntukako sailkapena lortu zuen Johan Museeuw beteranoaren aurretik.

Miguel Indurainek, hala, bere bigarren Tourra irabazi zuen, eta pelotoian zuen nagusitasuna berretsi zuen, urte berean Giro-Tour bikotea irabazi ondoren. Berriz ere, podiumean berarekin batera Chiapucci eta Bugno egon ziren, baina postuak aldatuta aurreko urtearekiko. Azken sailkatua Fernando Quevedo izan zen, Indurainengandik lau ordu baino gehiagora.

Etapak

EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
Prologoa Uztk 4 Donostia – Donostia8 Miguel Indurain Miguel Indurain
1 Uztk 5 Donostia – Donostia194,5 Dominique Arnould Alex Zülle
2 Uztk 6 Donostia – Paue255 Javier Murgialdai Richard Virenque
3 Uztk 7Paue – Bordele218 Rob Harmeling Pascal Lino
4 Uztk 8Libourne – Libourne63,5 Panasonic-Sportlife Pascal Lino
5 Uztk 9Nogent-sur-Oise – Wasquehal196 Guido Bontempi Pascal Lino
6 Uztk 10Roubaix – Brusela167 Laurent Jalabert Pascal Lino
7 Uztk 11 Brusela – Valkenburg196,5 Gilles Delion Pascal Lino
8 Uztk 12 Valkenburg – Koblentza206,5 Jan Nevens Pascal Lino
9 Uztk 13 Luxenburgo – Luxenburgo65 Miguel Indurain Pascal Lino
10 Uztk 14 Luxenburgo – Estrasburgo217 Jean-Paul van Poppel Pascal Lino
11 Uztk 15Estrasburgo – Mulhouse249,5 Laurent Fignon Pascal Lino
Uztk 16Atseden eguna
12 Uztk 17Dole – Saint-Gervais-les-Bains267,5 Rolf Järmann Pascal Lino
13 Uztk 18Saint-Gervais-les-Bains – Sestriere254,5 Claudio Chiappucci Miguel Indurain
14 Uztk 19 Sestriere – Alpe d'Huez186,5 Andrew Hampsten Miguel Indurain
15 Uztk 20Le Bourg-d'Oisans – Saint-Étienne198 Franco Chioccioli Miguel Indurain
16 Uztk 21Saint-Étienne – La Bourboule212 Stephen Roche Miguel Indurain
17 Uztk 22La Bourboule – Montluçon189 Jean-Claude Colotti Miguel Indurain
18 Uztk 23Montluçon – Tours212 Thierry Marie Miguel Indurain
19 Uztk 24Tours – Blois64 Miguel Indurain Miguel Indurain
20 Uztk 25Blois – Nanterre222 Peter De Clercq Miguel Indurain
21 Uztk 26La Défense – Paris141 Olaf Ludwig Miguel Indurain

Sailkapenak

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Miguel Indurain Euskal HerriaBanesto100 o 49 min 30 s
2. Claudio Chiappucci ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 4 min 35 s
3. Gianni Bugno ItaliaGatorade-Chateau d'Ax+ 10 min 49 s
4. Andrew Hampsten Ameriketako Estatu BatuakMotorola+ 13 min 40 s
5. Pascal Lino FrantziaRMO+ 14 min 37 s
6. Pedro Delgado EspainiaBanesto+ 15 min 16 s
7. Erik Breukink HerbehereakPDM-Ultima-Concorde+ 18 min 51 s
8. Giancarlo Perini ItaliaCarrera Jeans-Tassoni+ 19 min 16 s
9. Stephen Roche Irlandako ErrepublikaCarrera Jeans-Tassoni+ 20 min 23 s
10. Jens Heppner AlemaniaTelekom-Merckx+ 25 min 30 s
11. Franco Vona ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 25 min 43 s
12. Éric Boyer FrantziaZ+ 26 min 16 s
13. Gert-Jan Theunisse HerbehereakTVM-Sanyo+ 27 min 07 s
14. Eddy Bouwmans HerbehereakPanasonic-Sportlife+ 28 min 35 s
15. Gérard Rué FrantziaCastorama+ 28 min 48 s
16. Franco Chioccioli ItaliaGB-MG Boys Maglificio-Bianchi+ 30 min 31 s
17. Steven Rooks HerbehereakBuckler+ 31 min 09 s
18. Robert Millar Erresuma BatuaTVM-Sanyo+ 31 min 19 s
19. Francisco Javier Mauleon Euskal HerriaCLAS-Cajastur+ 31 min 27 s
20. Arsenio González EspainiaCLAS-Cajastur+ 31 min 51 s
21. Raúl Alcalá MexikoPDM-Ultima-Concorde+ 33 min 20 s
22. Jon Unzaga Euskal HerriaCLAS-Cajastur+ 36 min 43 s
23. Laurent Fignon FrantziaGatorade-Chateau d'Ax+ 41 min 51 s
24. Óscar Vargas KolonbiaAmaya Seguros+ 43 min 19 s
25. Richard Virenque FrantziaRMO+ 46 min 01 s

Iturria: ProCyclingStats


1. Laurent Jalabert  Frantzia ONC 293 puntu
2. Johan Museeuw  Belgika LOT 262 puntu
3. Claudio Chiappucci  Italia CAR 202 puntu

Puntukako sailkapena


1. Claudio Chiappucci  Italia CAR 410 puntu
2. Richard Virenque  Frantzia RMO 245 puntu
3. Franco Chioccioli  Italia GBM 209 puntu

Mendiko sailkapena


1. Eddy Bouwmans  Herbehereak Herbehereak PAN 101h 18' 05s
2. Richard Virenque  Frantzia RMO a 17' 26s
3. Jim Van de Laer  Belgika TUL a 31' 54s

Gazteen sailkapena


1. Carrera - Jeans Tassoni  Italia CAR -
2. Banesto  Euskadi BAN -
3. CLAS-Cajastur  Espainia CLA -

Taldekako sailkapena

Parte-hartzaileak

BANESTO
GATORADE - CHATEAU D’AX
CARRERA-JEANS-TASSONI
RMO-MAVIC-ONET
CASTORAMA
Z
MOTOROLA
HELVETIA-COMMODORE
ONCE
TVM
PANASONIC-SPORTLIFE
RYALCAO-POSTOBÓN
AMAYA SEGUROS
BUCKLER
ARIOSTEA
TELEKOM
CLAS-CAJASTUR
LOTTO-BELGACOM
FESTINA
GB-MG MAGLIFICIO
TULIP COMPUTERS
PDM-CONCORDE

NP: Ez zuen etapa hasi; E: Kanporatua; A: Etapan zehar abandonatu zuen; HD: Kontrolez kanpo.


Aurrekoa
1991ko Frantziako TourraFrantziako Tourra
1992ko uztailak 4 eta 26 artean ospatuaOndorengoa
1993ko Frantziako Tourra

Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.

Read next

In 23 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article