factograf
EU
Sign in

Tim O'Brien

Tim O'Brien

Key facts

jaiotza data1946(e)ko urriaren 1(a)
alma materHarvard Unibertsitatea
jardueraidazle, irakasle, eleberrigile
jaiolekuaAustin
jasotako sariaJohn Simon Guggenheim Memorial Foundation beka
All data from the card 9
Jaiotza
Austin, 1946ko urriaren 1a (80 urte)
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Heziketa
Harvard Unibertsitatea Macalester College (en) Worthington Senior High School (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
idazlea, irakaslea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
ikusi Going After Cacciato (en) The Things They Carried (en)
Kidetza
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Adar militarra
Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkak
Vietnamgo gerra

William Timothy "Tim" O'Brien (Austin, Minnesota, 1946ko urriaren 1) idazle estatubatuarra da.

Vietnamgo Gerrei buruzko eleberriak idazten ditu bereziki, O'Brienek gerra horretan parte hartu zuelako. Eskarmentuak erabat hunkitu zuen.

Minnesota estatuko 9.000 biztanleko herri txiki batean jaio zen, haren liburuetako protagonistak bezala. Zientzia politika ikasi zuen unibertsitatean. Bukatu bezain pronto, 1968an, armadak deitu zion. 1969tik 1970 arte Vietnamgo Gerran aritu zen, infanteriako Americal Dibisioan, zeinek oso ospe txarra jaso zuen Mỹ Laiko sarraskian parte hartzeagatik. O'Brien sarraski hori gertatu baino geroxeago iritsi zen.

AEBetara bueltatzerakoan, Harvard unibertsitatean ikasi zuen. Ondoren, Washington Post egunkarian egin du lan. 1973an estreinako liburua idatzi zuen: If I Die in a Combat Zone, Box Me Up and Send Me Home, gerrako eskarmentuaren gainekoa.

Haren idazkeraren ezaugarri bat fikzioa eta errealitatearen arteko muga lausoa da. The Things They Carried eleberrian aipatzen duen erara, gerraren inguruan ez da gertatutakoa idazten, gertatu beharrekoa baizik.

Kanpo estekak

Eramaten zutena (The things they carried) https://istoriolaburrak.blogspot.com/2018/01/eramaten-zutena.html#more

Read next

In 21 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article