factograf
EU
Sign in

Sutton

Sutton

Key facts

biztanleria204.525
azalera43,85km²
honako hau daLondresen banaketa administratiboa, parrokiarik gabeko esparru administratiboa
estatu burujabeErresuma Batua
hiriburuaSutton
sorrera data1965(e)ko apirilaren 1(a)
All data from the card 12
Alkatea
Ruth Dombey (en)
Posta kodea
SM, KT, CR eta SM1 1EA
Herriburua
Sutton
Koordenatuak
51°21′42″N 0°11′41″W / 51.3617°N 0.1947°W
Azalera
43,8471 km²
Mugakideak
Morden
Biztanleria
204.525 (2018)
Dentsitatea
4.665 bizt/km²
Sorrera
1965eko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia
020
Ordu eremua
UTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuak
Minden eta Charlottenburg-Wilmersdorf

Sutton (ingelesez: London Borough of Sutton) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 200.100 zituen 43,85 kilometro koadroko azaleran.

Historia

Aspalditik populatua izan da eremua, duela 10.000 urtetatik bai behintzat. Lehenengo asentamendu garrantzitua erromatarrena izan zen.

1086ko Domesday liburuan aipatzen da lehen aldiz Sudtone bezala. Antzinako ingelesez "hegoaldeko etxaldea" esan nahi du. Bertan 30 etxe zeudela eta 200 biztanle inguruko populazioa zuela esaten da. Chertseyko apezpikuaren lurraldea zen baina Mertongo prioreak mahastiak zituen bertan. 1538ko monasterioen disoluzioaren ondoren Henrike VIII.ak eskuratu zuen. Koroaren lurrak izan ziren harik eta 1669an Sir Robert Long-i saldu zion arte. Ordutik aurrera hainbat eskutatik pasa zen.

XIX mendean parrokia osatu zuen eta gaur egungo udalerria 1965 urtean eratu zen Sutton and Cheam, Beddington and Wallington eta Carshaltonek bat egin zutenean.

Auzoak

Barrutia honako auzoek osatzen dute:

  • Beddington
  • Beddington Corner
  • Belmont
  • Benhilton
  • Carshalton
  • Carshalton Beeches
  • Carshalton on the Hill
  • Cheam
  • Hackbridge
  • Little Woodcote
  • North Cheam
  • Rosehill
  • St. Helier
  • South Beddington
  • Sutton
  • The Wrythe
  • Wallington
  • Worcester Park

BedZED

Sakontzeko, irakurri: «BedZED»

Beddington Zero Energy Development (BedZED) ekoauzo txiki bat da, 99 etxebizitzakoa, Bill Dunster arkitektoak 2000 eta 2002 urteen artean eraikia.

Auzoak 1,7 hektarea ditu eta bertan 2.500 m² bulego eta denda daude, auzolan aretoa, ikuskizun aretoa, berdegune publiko eta pribatuak, osasun zentro pribatu bat, kirol zelai bat, haurtzaindegi bat, taberna bat eta jatetxea bat.

Ondasun nabarmenak

Suttongo bidegurutzea.
Suttongo bidegurutzea.
BedZED ekoauzoa.
BedZED ekoauzoa.
Nonsuch Mansion.
Nonsuch Mansion.
Carew manor.
Carew manor.
Honeywood House.
Honeywood House.
Charles Cryer antzokia.
Charles Cryer antzokia.
Beddington parkea.
Beddington parkea.
Carshalton parkea.
Carshalton parkea.
Oaks parkea.
Oaks parkea.
Astaizpiliku zelaiak (Lavandula latifolia) Carshaltonen.
Astaizpiliku zelaiak (Lavandula latifolia) Carshaltonen.
10 images

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Sutton barrutiko kontseiluaren webgunea.

Read next

In 45 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article