factograf
EU

Munduko Futbol Txapelketa

Munduko Futbol Txapelketa
All data from the card 9
Jatorrizko izena
(en) FIFA World Cup
Mota
international association football national teams competition (en) recurring international multi-sports competition (en)
Indarraldi
1930 -
Gertaeraren maiztasuna
4 urte
Antolatzailea
FIFA
Partehartzaile kopuru
48
Kirola
futbol
Webgune
fifa.com…
Hashtag
#FIFAWorldCup eta #WorldCup

Munduko Futbol Txapelketa futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da, eta Joko Olinpikoen parean dago.

FIFAk antolatzen du. Gizonekoen txapelketa 1930az geroztik jokatzen da eta Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean baino ez du hutsik egin. Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa 1990etik antolatu da.

Munduko Futbol Txapelketa da nazioarteko gizonezkoen futbol-lehiaketarik garrantzizkoena. Futbol-federazio nazionalak biltzen dituen erakundea, FIFA.

Munduko Kopa 1930ean jokatu zen lehendabizikoz, eta orduz geroztik lau urtez behin egin da, 1942an eta 1946an salbu. Bigarren Mundu Gerragatik. Errusiako Munduko Kopa, 2018koa, txapelketaren 21. edizioa izan zen.

24 herrialdek soilik lortu dute edizioren batean munduko lau onenen artean sailkatzea. Talde horietatik 8 selekzio besterik ez dira izan munduko txapeldun: Brasil (5 aldiz), Alemania (4), Italia (4), Argentina (3), Uruguai (2), Frantzia (2), Espainia (2) eta Ingalaterra (1). Garaipen bakoitzeko herrialde horretako futbol-ezkutuari izar bat eransten zaio. FIFAk,

Gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketaz gain, Emakumezkoen Munduko Futbol-kopa ere antolatzen du: 1991n jokatu zen aurrenekoz, eta 2019koa Frantzian izan zen.

Historia (txapelketa maskulinoa)

Pelé
Pelé
Maradona
Maradona
Ronaldo (2002)
Ronaldo (2002)
3 images

Hasiera zailak

90 urte beteta, txapelketak une gogoangarriak eskaini ditu. Uruguain izan zen lehendabizikoz Munduko Futbol Txapelketa, 1930ean. Europako selekziorik ia gehienek ez zuten parte hartu, txapelketa Europan jokatzea nahi zutelako. Azkenean etxeko taldeak irabazi egin zion finalean Argentinari. Horrela bihurtu zen Uruguai Munduko Futbol Txapelketa bateko lehen herrialde txapelduna. Munduko Futbol Txapelketak, 1934an, Italiara egin zuen jauzi. Eta europar selekzioek lau urte lehenago egindako boikotari erantzunez, hegoamerikar selekzioek ez zuten jokatu.

Orduan Benito Mussolini zegoen agintean Italian, eta kosta ala kosta irabazi nahi zuen, herrialdeari ospea emateko. Italia izan zen garaile; hori bai, nazionalitatea lortutako futbolari argentinar askorekin jokatuta. Eta epaileek finalean hartutako erabakiak ere oso eztabaidatuak izan ziren. 1930-1940 hamarraldian gerrek eragina izan zuten txapelketan. Espainiako Gerra Zibilak, Txina eta Japoniaren artekoak eta Bigarren Mundu Gerrak txapelketari uko egitera behartu zituzten zenbait herrialde. Izan ere, ez zuten modurik euren selekzioak jokatzera bidaltzeko.

Munduko Futbol Txapelketako une gogoangarriak

Gehien gogoratzen den gertaeretako bat 1950reko txapelketan izan zen: Maracanazoa. Txapelketa Brasilen zen, eta bertako selekzioa faborito, gol ugari sartu baitzien gainerako selekzioei. Aurreikuspenak hautsiz, Uruguaik irabazi egin zion Brasili, Rio de Janeiroko Maracaná zelai mitikoan izandako finalean, 170.000 ikusleren aurrean.

Brasilgo orduko egunkariek “tragedia nazionaltzat” jo zuten gertatutakoa. Brasileko futbol-historiako gertaera beltz horren ondoren, ordea, Canarinharen urrezko aroa hasi zen. Edson Arantes Do Nascimento, “Pelé” ezizenez ezaguna, buru zutela selekzio brasildarrak Suedia (1958), Txile (1962) eta Mexikoko munduko txapelketak (1970) irabazi zituen.

Aurrerapen teknologikoei esker, 1970eko Munduko Kopa izan zen telebistan koloretan eman zen aurrenekoa. Horrek asko ugaldu zuen txapelketaren ikusle-kopurua eta oso ospetsu bihurtu zuen mundu osoan: geroz eta selekzio gehiagok ematen zuten izena sailkapen-faseetarako, txapelketa ofizialean lehiatzeko itxaropenez.

“Jainkoaren eskua” eta “Mendeko gola”

1986ko txapelketa ere oso gogoan dute zaletuek. Orduko protagonista Diego Armando Maradona argentinarra izan zen, joko-erakustaldi gogoangarria izan zuen-eta. Final-laurdenetan Argentina eta Ingalaterra arerio ziren. Zelaian jokalariak ziren lehiakide, baina zelaitik kanpo ere bazen lehia: Malvinetako Gerra zela-eta etsaituta zeuden ingeles eta argentinar gobernuak.

Maradonak txapeldun bihurtu zuen bere taldea “Jainkoaren eskua” gisara ezagutzen den lehendabiziko gol oso eztabaidatsu bati eta “Mendeko gola” izeneko beste bati esker. Munduko Txapelketa bigarren aldiz irabazi zuen Argentinak orduan… Eta orduz geroztik hor dabil hirugarren garaipenaren bila.

90 hamarkadako urteetatik aurrera txapelketa are modernoago egin zen. 1998an Frantzia izan zen etxeko taldea, eta frantziar zaletuen zorterako bere taldea etxean irabazten ikusi ahal izan zuten: Les Bleus taldekoek Brasili irabazi zioten, Zinedine Zidane gidari zutela.

Asiar kontinentean izan zen aurreneko Munduko Txapelketa 2002koa izan zen. Hego Koreak eta Japoniak elkarrekin antolatu zuten. Eta berriro irabazi zuen Canarinhak, Ronaldo izar bihurturik. Japoniako Yokohama Nazioarteko Estadioan Brasil txapeldun izan zen bosgarren aldiz; 2018an, Errusian, Frantziak lortu zuen bere bigarren garaipena.

Historia (txapelketa femeninoa)

FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.

Hurrengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen urrezko golari esker.

2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta Alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.

Palmaresa (gizonezkoena)

Urtea Egoitza Finala Hirugarren
Txapeldun Emaitza Bigarren Hirugarren Emaitza Laugarren
1930
Gehiago

Uruguai
Uruguai 4:2 Argentina Ameriketako Estatu Batuak
n.r.(1) Jugoslavia
1934
Gehiago

Italia
Italia 2:1 (2) Txekoslovakia Alemania 3:2 Austria
1938
Gehiago

Frantzia
Italia 4:2 Hungaria Brasil 4:2 Suedia
1942 ---- Ez zen egin(3)
1946 ---- Ez zen egin(3)
1950
Gehiago

Brasil
Uruguai 2:1(4) Brasil Suedia 3:1(4) Espainia
1954
Gehiago

Suitza
Alemaniako Errepublika Federala 3:2 Hungaria Austria 3:1 Uruguai
1958
Gehiago

Suedia
Brasil 5:2 Suedia Frantzia 6:3 Alemaniako Errepublika Federala
1962
Gehiago

Txile
Brasil 3:1 Txekoslovakia Txile 1:0 Jugoslavia
1966
Gehiago

Ingalaterra
Ingalaterra 4:2 (2) Alemaniako Errepublika Federala Portugal 2:1 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
1970
Gehiago

Mexiko
Brasil 4:1 Italia Alemaniako Errepublika Federala 1:0 Uruguai
1974
Gehiago

Alemania Federala
Alemaniako Errepublika Federala 2:1 Herbehereak Polonia 1:0 Brasil
1978
Gehiago

Argentina
Argentina 3:1 (2) Herbehereak Brasil 2:1 Italia
1982
Gehiago

Espainia
Italia 3:1 Alemaniako Errepublika Federala Polonia 3:2 Frantzia
1986
Gehiago

Mexiko
Argentina 3:2 Alemaniako Errepublika Federala Frantzia 4:2 (2) Belgika
1990
Gehiago

Italia
Alemaniako Errepublika Federala 1:0 Argentina Italia 2:1 Ingalaterra
1994
Gehiago

AEB
Brasil 0:0 (2) Italia Suedia 4:0 Bulgaria
3:2 penaltietan
1998
Gehiago

Frantzia
Frantzia 3:0 Brasil Kroazia 2:1 Herbehereak
2002
Gehiago

Hego Korea eta
Japonia
Brasil 2:0 Alemania Turkia 3:2 Hego Korea
2006
Gehiago

Alemania
Italia 1:1 (2)
5:3 penaltietan
Frantzia Alemania 3:1 Portugal
2010
Gehiago

Hegoafrika
Espainia 1:0 Herbehereak Alemania 3:2 Uruguai
2014
Gehiago

Brasil
Alemania 1:0 Argentina Herbehereak 3:0 Brasil
2018
Gehiago

Errusia
Frantzia 4:2 Kroazia Belgika 2:0 Ingalaterra
2022
Gehiago

Qatar
Argentina 3:3
4:2 penaltietan
Frantzia Kroazia 2:1 Maroko
2026
Gehiago

AEB, Kanada
eta Mexiko
Espainia 1:0 Argentina Ingalaterra 6:4 Frantzia

Emaitzak

Uruguai izan zen lehenengo txapelduna, 1930an.
Uruguai izan zen lehenengo txapelduna, 1930an.
Brasilgo selekzioa, 1970.
Brasilgo selekzioa, 1970.
Alemania eta Herbehereen arteko 1974ko finala.
Alemania eta Herbehereen arteko 1974ko finala.
Italia izan zen 1982ko txapelduna.
Italia izan zen 1982ko txapelduna.
Argentinak irabazi zuen 1986ko txapelketa.
Argentinak irabazi zuen 1986ko txapelketa.
Frantziak bi txapelketa irabazi ditu, azkena 2018an.
Frantziak bi txapelketa irabazi ditu, azkena 2018an.
Kylian Mbappé da txapelketako gol-egile nagusia.
Kylian Mbappé da txapelketako gol-egile nagusia.
Peléren jokaldia 1958ko finalean.
Peléren jokaldia 1958ko finalean.
8 images

Podiuma

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Brasil
1958, 1962, 1970, 1994, 2002
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Italia
1934, 1938, 1982, 2006
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Alemania
1954, 1974, 1990, 2014

Garaipenak

Taldea Garaipenak Urteak
Brasil 5 1958, 1962, 1970, 1994, 2002
Italia 4 1934, 1938, 1982, 2006
Alemania 4 1954, 1974, 1990, 2014
Argentina 3 1978, 1986, 2022
Uruguai 2 1930, 1950
Frantzia 2 1998, 2018
Espainia 2 2010, 2026
Ingalaterra 1 1966

Dominak

Ord Selekzioa
1 Brasil 5 2 1
2 Alemania 4 4 3
3 Italia 4 2 1
4 Argentina 3 4 0
5 Frantzia 2 2 2
6 Uruguai 2 0 0
7 Espainia 2 0 0
8 Ingalaterra 1 0 2
9 Herbehereak 0 3 1
10 Txekoslovakia 0 2 0
11 Hungaria 0 2 0
12 Suedia 0 1 2

Datuak eta estatistikak (gizonezkoena)

2026 baino lehenagoko datuak barne.

Selekzioak

Datua Selekzioa
Txapelketa gehien irabazi dituena Brasil (5)
Final gehien jokatu dituena Alemania (8)
Txapelketa gehienetan parte hartu duena Brasil (23)
Partida gehien jokatu dituena Alemania (114)
Brasil (114)
Partida gehien irabazi dituena Brasil (76)
Gol gehien sartu dituena Brasil (247)
Hat-trick gehien sartu dituena Alemania (7)
Txapelketa gehien partidarik galdu gabe Brasil (7)
Txapelketa batean partida gehien irabazi dituena Brasil (7)
Gehien errepikatu den finala Alemania eta Argentina (3 aldiz)

Jokalariak

Datuak:

Datua Selekzioa
Txapelketa gehien jokatu dituztenak Lionel Messi (6)
Cristiano Ronaldo (6)

Guillermo Ochoa (6)

Txapelketa gehien irabazi dituena Pelé (3)
Partida gehien jokatu dituena Lionel Messi (34)
Minutu gehien jokatu dituena Lionel Messi (3.055)
Partida gehien irabazi dituena Lionel Messi (23)
Gol gehien sartu dituena Kylian Mbappé(22)
Gol gehien sartu dituena
(sailkapen fasea barne)
Carlos Ruiz (39)
Txapelketa batean gol gehien sartu dituena Just Fontaine (13)
Partida batean gol gehien sartu dituena Oleg Salenko (5)
Final batean gol gehien sartu dituena Geoff Hurst (3)

Kylian Mbappé (3)

Goleatzaile nagusiak:

2026ko uztailaren 19ra eguneratuta.

Read next

In 159 languages

EuskaraAfrikaansAlemannischአማርኛaragonésالعربيةالدارجةمصرىঅসমীয়াasturianuazərbaycancaتۆرکجهбашҡортсаBasa BaliBoarischбеларуская (тарашкевіца)беларускаяBetawiбългарскиभोजपुरीပအိုဝ်ႏဘာႏသာႏবাংলাབོད་ཡིགbrezhonegbosanskicatalà閩東語 / Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄нохчийнکوردیcorsučeštinaCymraegdanskDeutschZazakiΕλληνικάemiliàn e rumagnòlEnglishEsperantoespañoleestiفارسیsuomiføroysktfrançaisfurlanFryskGaeilgegalegoAvañe'ẽગુજરાતીHausa客家語 / Hak-kâ-ngîעבריתहिन्दीFiji HindihrvatskimagyarհայերենԱրեւմտահայերէնinterlinguaJaku IbanBahasa IndonesiaInterlingueIdoíslenskaitaliano日本語JawaქართულიQaraqalpaqshaTaqbaylitGĩkũyũқазақшаភាសាខ្មែរಕನ್ನಡ한국어کٲشُرkurdîкыргызчаLatinaLëtzebuergeschLimburgsລາວlietuviųlatviešuमगहीमैथिलीолык марийMinangkabauмакедонскиമലയാളംмонголमराठीBahasa MelayuMaltiမြန်မာဘာသာمازِرونیNapulitanoनेपालीनेपाल भाषाNederlandsnorskChi-Chewalivvinkarjalaଓଡ଼ିଆਪੰਜਾਬੀPapiamentuNaijápolskiپنجابیNawatportuguêsRuna Simiရခိုင်românăрусскийрусиньскыйсаха тылаᱥᱟᱱᱛᱟᱲᱤsicilianuScotsdavvisámegiellasrpskohrvatski / српскохрватскиසිංහලSimple EnglishslovenčinaslovenščinachiShonaSoomaaligashqipсрпски / srpskisvenskaKiswahiliதமிழ்తెలుగుтоҷикӣไทยTürkmençeTagalogTürkçeтатарча / tatarçaئۇيغۇرچە / Uyghurcheукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetoTiếng ViệtWest-VlamsWinaray吴语isiXhosaYorùbáⵜⴰⵎⴰⵣⵉⵖⵜ ⵜⴰⵏⴰⵡⴰⵢⵜ文言閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文isiZulu

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article