factograf
EU
Sign in

Indiako estatua

Bihar (India)

Bihar (India)

Key facts

biztanleria103.804.637
azalera94.163km²
honako hau daIndiako estatua
estatu burujabeIndia
hiriburuaPatna
sorrera data1912(e)ko martxoaren 22(a)
itsas mailaren gainetiko altuera53m
estatuburuaRam Nath Kovind
gobernuburuaNitish Kumar
honako erakunde administratiboan dagoIndia
All data from the card 13
Izen ofiziala
बिहार
ISO 3166-2
IN-BR
Hiriburua
Patna
Hiririk handiena
Patna
Chief Minister of Bihar (en)
Nitish Kumar
Zatiketa
ikusi Bhagalpur division (en) , Kosi division (en) , Munger division (en) , Magadh division (en) , Tirhut division (en) , Saran division (en) , Purnia division (en) , Patna division (en) eta Darbhanga division (en)
Koordenatuak
25°N 85°E / 25°N 85°E
Azalera
99,200 km²
Mugakideak
Jharkhand, Mendebaldeko Bengala, Uttar Pradesh, Ekialdeko eskualdea eta Erdialdeko eskualdea
Biztanleria
103.804.637 (2011)
Dentsitatea
880 bizt/km²
Ordu eremua
UTC+05:30
Matrikula
BR

Bihar (hindiz: बिहार, urduz: بہار‎) India ekialdeko estatua da.

Geografia

Bihar ekialdean Mendebaldeko Bengala, mendebaldean Uttar Pradesh, iparraldean Nepal eta hegoaldean Jharkhand ditu mugakideak. Biharko ordokia Ganges ibaiak bitan zatituta dago, estatua mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duena. Biharrek 6.764,14 km² baso-azalera du, hau da bere azalera osoaren %7,1a.

Gangesek ez ezik, Gandak eta Koshi bere iparraldeko ibaiadarrek ere zeharkatua da, Himalaia nepaldarrean dagoen Katmandu haranean jaioak.

Historia

Bihar "Magadha" izena zuen antzinean. Magadha bi ohituraren iturria izan zen: jainismoa eta budismoa. Indiar inperiorik handiena, Maurya Inperioa, Magadhan ere sortua izan zen k. a. 325ean, hiriburua Patliputra (egungo Patna) izanik. Batzuen ustez, mauryar enperadorea zen Ashoka, Patliputran jaioa, inoizko Indiako enperadorerik boteretsuena izan zen.

Barrutiak

Estatuko mapa
Estatuko mapa

Bihar 9 dibisiotan eta 38 barrutitan banatuta dago administratiboki.

Dibisioak honako hauek ziren:

  • Patna
  • Tirhut
  • Saran
  • Darbhanga
  • Kosi
  • Purnia
  • Bhagalpur
  • Munger
  • Magadh

Barrutiak, berriz, hauek:

Dibisioa Hriburua Barrutia
Bhagalpur Bhagalpur Banka, Bhagalpur
Darbhanga Darbhanga Begusarai, Darbhanga, Madhubani, Samastipur
Kosi Saharsa Madhepura, Saharsa, Supaul
Magadh Gaya Arwal, Aurangabad, Gaya, Jehanabad, Nawada
Munger Munger Jamui, Khagaria, Munger, Lakhisarai, Sheikhpura
Patna Patna Bhojpur, Buxar, Kaimur, Patna, Rohtas, Nalanda
Purnia Purnea Araria, Katihar, Kishanganj, Purnia
Saran Chapra Gopalganj, Saran, Siwan
Tirhut Muzaffarpur Ekialdeko Champaran, Mendebaldeko Champaran, Muzaffarpur, Sheohar, Sitamarhi, Vaishali

Demografia

Hona hemen irakurtzen eta idazten dakitenen datuak:

Alfabetatuak (1951~2001)
Urtea Guztira Gizonak Emakumeak
1951 13,49 22,68 4,22
1961 21,95 35,85 8,11
1971 23,17 35,86 9,86
1981 32,32 47,11 16,61
1991 37,49 51,37 21,99
2001 47,53 60,32 33,57

Hindi eta Urdu hizkuntza ofizialak badira ere, gehienek Bihari hizkuntzetako bat menperatzen dute: Bhojpurera, Magadhi, Maithili edo Angika. Hona hemen estatuko hiztunen datuak:

Biharko hizkuntzak
Hizkuntza Familia-hizkuntza Hiztunak (%)
Hindi Indo-ariarra % 73,12
Bhojpurera Indo-ariarra % 15
Magadhera Indo-ariarra % 14
Maithili Indo-ariarra % 14,27
Bajjika Indo-ariarra
Urdu Indo-ariarra % 11,41
Bengalera Indo-ariarra % 0,53
Santalera Austroasiarra % 0,47

Galeria

Nalanda Unibertsitatea
Nalanda Unibertsitatea
Mahabodhi Tenplua
Mahabodhi Tenplua
2 images

In 131 languages

EuskaraAcèhAfrikaansAlemannischአማርኛaragonésÆngliscअंगिकाالعربيةঅসমীয়াasturianuअवधीazərbaycancaتۆرکجهBasa Baliбеларуская (тарашкевіца)беларускаябългарскиभोजपुरीবাংলাབོད་ཡིགবিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরীbrezhonegcatalà閩東語 / Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄нохчийнCebuanoکوردیčeštinaCymraegdanskDeutschडोटेलीދިވެހިބަސްΕλληνικάEnglishEsperantoespañoleestiفارسیsuomifrançaisNordfriiskFryskGaeilgegalegoगोंयची कोंकणी / Gõychi KonknniગુજરાતીHausaעבריתहिन्दीFiji HindihrvatskihornjoserbscemagyarհայերենinterlinguaBahasa IndonesiaIdoíslenskaitaliano日本語ქართულიKumoringಕನ್ನಡ한국어کٲشُرLatinaLadinlietuviųlatviešuमगहीमैथिलीMalagasyмакедонскиമലയാളംмонголꯃꯤꯇꯩ ꯂꯣꯟमराठीBahasa Melayuမြန်မာဘာသာمازِرونیनेपालीनेपाल भाषाNederlandsnorsk nynorsknorskoccitanଓଡ଼ିଆиронਪੰਜਾਬੀKapampanganpolskiپنجابیپښتوportuguêsromânăрусскийसंस्कृतम्ᱥᱟᱱᱛᱟᱲᱤScotsسنڌيsrpskohrvatski / српскохрватскиසිංහලSimple Englishslovenčinashqipсрпски / srpskisvenskaKiswahiliதமிழ்ತುಳುతెలుగుтоҷикӣไทยTagalogtoki ponaTürkçeтатарча / tatarçaукраїнськаاردوoʻzbekcha / ўзбекчаvènetoTiếng ViệtWinaray吴语მარგალურიYorùbá閩南語 / Bân-lâm-gí粵語中文

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article